undefined

Sarrerak Valentziarako

Sarrerak Valentziarako

Levante UD taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea amaitu eta gero, inskribatu den bazkide kopurua…

Levante UD taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea amaitu eta gero, inskribatu den bazkide kopurua eskaintzen ziren sarrerena baino txikiago izan denez, ez da zozketarik egingo eta apuntatu diren pertsonak guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta bazkide onuradunaren txartel originalak aurkeztu.

Zorionekoak izan diren bazkideek eta publikoak, asteazkenean, azaroak 28, 10:30etik 13:30era eta 19:00etatik aurrera, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.
Sarreren prezioa 35 eurokoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.