Hauteskunde-egunaren nondik-norakoak
Hauteskunde prozesua goizeko 9:00etan hasiko da Athletic Cluben Ibaiganeko egoitzan (k/ Mazarredo zumarkalea 23, Bilbo)…
Hauteskunde prozesua goizeko 9:00etan hasiko da Athletic Cluben Ibaiganeko egoitzan (k/ Mazarredo zumarkalea 23, Bilbo) eta gaueko 21:00ak arte 24 hauteskunde-mahai bazkideen zerbitzura zabalik egongo dira.
Orotara gaur, abenduak 27, 41.354 bazkide dira boza emateko eskubidea dutenak. Gogoan izan, bazkide orok, bozkatzeko indarrean dagoen NAN edo pasaportea erabiliz nork bere burua aurkeztu beharko duela. Botoa emateko sarrera eta irteera bide ezberdinetatik egingo da.
Athletic Clubek, web gune eta sare sozialen bitartez, egun osoan zehar unean-uneko informazioa eskainiko die bazkideei, besteak beste, gaueko 21:00-etan hautestontzi guztiak itxi bitartean bazkideen partaidetzaren inguruko ordukako informazio zehatza emanez. Halaber, jardunaldia etengabe eskainiko da eta protagonistekin elkarrizketak egingo dira. Lan honetan ia 30 pertsonek hartuko dute parte.
Hedabideek (167 pertsona akreditaturik daude) eurentzako prestaturiko lan eremua izango dute. Bertan, berogailuarekin egokitutako karpa egongo da, plasmak datu bilketa segitzeko eta toki bat agerraldiak zuzenean segitzeko. Halaber, kamerek eta argazkilariek toki bereziak izango dituzte prentsa eremutik irudiak hartzeko. Ez da aurre-ikusten kameren presentzia Ibaiganen, ezta bozketa eremuan ere. Salbuespen bakarra izango da hautagaiak botoa emateko unea.
Botoak zenbatu eta gero, azken orduko aldaketarik gertatu ezean, Hauteskunde-batzordeak presidente Berria izendatuko du Jauregian egingo den ekitaldi batean. Ostean, aukeratua suertatzen denak bertan bildutako jendearen zein kazetarien aurrean hitz egingo du.

