
Lehen taldea |
RC Celta-Athletic Club partidarako sarrerak
RC Celta-Athletic Club partidarako sarrerak
Real Club Celtak bere harmaila guztien segurtasuna bermatzen duten udal txostenak jaso eta gero, zale…
Real Club Celtak bere harmaila guztien segurtasuna bermatzen duten udal txostenak jaso eta gero, zale bisitarientzako sarrerak prestatu ditzakela jakinarazi dio Athletic Clubari, urtarrilaren 7an, astelehenean, 21:00etatik aurrera Balaidosen jokatuko den RC Celta-Athletic Club partidarako.
Denbora tarte gutxi dagoenez, partidara joan nahi duten bazkide zein zaleek Klubari jakinarazi beharko diote izen-abizenak eta NAN-a, [email protected] helbidean. Bere sarrerak erreserbatuta izango dituzte Balaidoseko txarteldegietan.
Sarreren prezioa 40 eurokoa da.
