undefined

Sevilla FC-Athletic Club partidarako sarrerak

Sevilla FC-Athletic Club partidarako sarrerak

Sevilla FC-k sarrerak eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko. Partida hori ikusteko…

Sevilla FC-k sarrerak eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko.

Partida hori ikusteko dauden 575 sarreretakoren bat erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urtarrilaren 8tik, asteartea, 16:00etatik, urtarrilaren 11ra arte, ostirala, 16:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa urtarrilaren 11n, ostiralean, 17:00etan egingo litzateke.

Sevilla FC-k ezartzen duen prezioaren zain gaude.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira astelehenean, urtarrilaren 14an, 17:30etik 20:00etara.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.