Ibai: “Etxera itzultzea ohorea eta plazer haundia da”
Ibai: “Etxera itzultzea ohorea eta plazer haundia da”
Gaur goizean Aitor Elizegik, Athletic Clubeko presidenteak, eta Rafa Alkorta Kirol Zuzendariak, Ibai Gomez datozen…
Gaur goizean Aitor Elizegik, Athletic Clubeko presidenteak, eta Rafa Alkorta Kirol Zuzendariak, Ibai Gomez datozen hiru denboraldi eta erdirako jokalari zuri-gorri modura aurkeztu dute. Jose Iragorri prentsa-aretoan egindako aurkezpenaren ostean, jokalariak soropilean argazki-saiorako elastiko zuri-gorria lehenengo aldiz jantzi du.
Santutxuko hegalekoaren aburuz “etxera itzultzea plazerra eta ohore haundia da”. Presidenteari eta Kirol Zuzendariari eskerrak eman ostean, Ibai Gomezek hartutako erabakiari buruz argi utzi nahi izan du “ez dudala Athletic Clubekiko dudan sentimendua sekula ezkutatu”, eta eragile pertsonalak goraipatu nahi izan ditu “bihotzarekin erabakitzen dugunean” kirola edo ekonomia faktoreak bigarren maila batean geratzen direlako. Ibai, etorkizun zuri-gorriari buruz baikor azaldu da “egoerari buelta lehenbailehen emango diogu” adieraziz, eta “taldea laguntzera” datorrela azpimarratu du. “Garapen handia izan dut… bai mentalki zein fisikoki jokalari desberdina naizela frogatuko dut”.
Bestalde, Aitor Elizegik azpimarratu duenez “Ibaik itzultzeko helburua beti izan du eta hori baliotsua da eta gure mezu osoa indartzen du”. Jokalariak itzultzeko hartu duen erabakia oso positiboki baloratu du, “haren konpromisoaren erakusgarria dela uste dut”, eta aitortu duenez, “2019a horrela hastea garrantzitsua da, batzen ari garela esan nahi du, ez bakarrik lantaldea hobetzen, baizik eta denok buruan dugun ideia, irten eta Athletic Clubera itzuli”.
Azkenik, Rafa Alkortak nabarmendu duenez, “bi aldeek esfortzu inportantea egin dute une honetara heltzeko”, eta ziur dago “Ibaik taldeari asko emango diola”. “Lantaldean bat egingo duen jokalari bat da eta atal askotan bat egingo du, ez bakarrik kirol arloan”.