
Villarreal CF-Athletic Club partidarako sarrerak
Villarreal CF-Athletic Club partidarako sarrerak
Villarreal CFek sarrerak eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko. Partida hori ikusteko…
Villarreal CFek sarrerak eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko.
Partida hori ikusteko dauden 500 sarreretakoren bat erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urtarrilaren 11, ostirala, 18:00etatik, urtarrilaren 14ra arte, astelehena, 10:00etara.
Beharrezko balitz, zozketa urtarrilaren 14an, astelehenean, 12:00etan egingo litzateke.
Sarreren prezioa 15 eurotakoa da.
Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.
Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.
