undefined

Athletic Clubek 4 Sporting Clubek 0

Athletic Clubek 4 Sporting Clubek 0

Athleticek 4-0 irabazi dio Sporting Huelvari. V. Gimbert, Nekane, Lucía Garcia eta Azkona izan dira…

Athleticek 4-0 irabazi dio Sporting Huelvari. V. Gimbert, Nekane, Lucía Garcia eta Azkona izan dira golegileak.

Athleticek aukera ugari izan ditu berdinketa hausteko, baina lehen zatia golik gabe bukatu da. Lucia Garciak, 28. minutuan, Cirauquik, 31.ean, eta Nekanek, 34.ean, aukera onak izan dituzte baina ez dute asmatu Huelvako atezainaren aurrean. Azken minutuetan Nekanek eta Lucía Garciak bi aukera berri izan dituzte, baina bere jaurtiketak: bata gora joan da eta bigarrena, berriz, bisitariaren atezainaren eskutik bukatu da.

Bigarren zatian, zurigorriek puntería hobeagoa izan dute. 49. minutuan, Sara Sernak gola saihestu du Lucia Garciaren erremate baten aurrean. Ondoren, M. Unzuek kornerretik atera du eta V. Gimbert, buruz, berdinketa hautsi du. Bederatzi minutu geroago, Nekanek bigarrena egin du. 69.ean, Lucia Garciak, arrapalada eder baten ondoren, bakarrik agertu da Sernaren aurrean eta baloia gurutzatu du partida erabakita uzteko. Azken uneetan, Azkonak laugarrena egin du eta bere lehendabiziko gola izan da emakumezkoen futbolaren maila gorenean.