undefined

Iñaki Williams, 100 partida jarraian Ligan

Iñaki Williams, 100 partida jarraian Ligan

Sevilla FC-ren aurkako partidan jokatu eta gero, Iñaki Williams da Athletic Clubeko historian Ligan 100…

Sevilla FC-ren aurkako partidan jokatu eta gero, Iñaki Williams da Athletic Clubeko historian Ligan 100 partida erreskadan jokatzen dituen bosgarren jokalari zuri-gorria.

Ehun lehia hauen lehendabizikoa 2016ko apirilaren 20an izan zen, hau da, 2015/16 denboraldian, Atletico Madrilen aurka jokatu zuena. Williams Muniainen ordez zelairatu zen 59. minutuan, eta partida horretaz geroztik kanpaina horretako gainerako guztietan parte hartu zuen, hurrengo bi denboraldietako Ligako neurketa guztietan (38 gehi 38) 2016/17 eta 2017/18 hain zuzen ere, eta baita jokatu ditu aurtengo denboraldian gaur arte ospatu diren 19etan ere.

Marka honekin, Iñaki Williamsek Venancio eta Joxe Anjel Iribar gainditzen ditu (biek 81 bete zituzten), Zarra (83), Urkiaga (95) eta aurretik honako hauek ditu: Argote eta Zubizarreta (biek 103), Garay (104) eta Carmelo (132, honek beste bigarren errekorra duen arren, 98rekin). Williamsek (1994/6/15) kopuru hau 24 urterekin soilik erdietsi du eta lortu duen lehoirik gazteena da.

LaLigako historiari dagokionez, markarik onena Juan Antonio Larrañaga Real Sociedadeko atzelariak dauka, 202 partida erreskadan jokatu baitzituen. Bigarren eta hirugarren tokietan euskal atezain bi ditugu, Arconada (188) eta Zubizarreta (184). Gure atezain eta kirol zuzendari ohiak erregistroa 1984/85 eta 1988/89 denboraldien artean lortu zuen, Baina bi talde ezberdinetan, lehendabizi Athletic Clubarekin eta gero FC Bartzelonarekin.