undefined

Umeentzako sarrerak, Athletic Club – Real Betis

Umeentzako sarrerak, Athletic Club – Real Betis

Gaurdanik, hau da urtarrilaren 14az geroztik eta ostegunera arte, urtarrilak 17ko 12:00ak arte hain zuzen…

Gaurdanik, hau da urtarrilaren 14az geroztik eta ostegunera arte, urtarrilak 17ko 12:00ak arte hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan*, Ligako hogeitabatgarren iardunaldiaren Athletic Club-Real Betis partidarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/txoko loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Datorren ostegunean, urtarrilaren 17an, argitaratuko den zerrendaren Kodeen bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko.

*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.