undefined

90.000 bisitari baino gehiago, Athletic Club Museoan, 2018an

90.000 bisitari baino gehiago, Athletic Club Museoan, 2018an

2018. urtean, bere inauguraziotik bete den lehen urte osoa, Athletic Club Museoak guztira 93.732 bisita…

2018. urtean, bere inauguraziotik bete den lehen urte osoa, Athletic Club Museoak guztira 93.732 bisita jaso ditu, hau da, Bizkaiko museoen artean bisita gehien jaso duen hirugarrena.

Bisita hauen artean, 71.506 erabiltzailek eskaintza osoko esperientziaz gozatzea erabaki dute (Museora bisita, San Mamesetik tour gidatua eta aldi baterako erakusketarekin amaitu), beste 5.995 erabiltzailek Museoa ezagutu dute, eta gainerako % 17,5ek Iñaki Garcia Ergüin artistaren “Athletic, futbolaren baleta” aldi baterako doako erakusketa bisitatu du San Mameseko dendaren lehen solairuan.

Epe honetan, publikoaren gehiengoa bizkaitarra izan da, eta kanpoko bisitarien artean Frantzia da lehenengoa nazioarte mailan, eta Catalunya Estatu mailan.

Asteburuetan, jai egunetan eta udaroan jaso da publikoaren kopuru handiena.

Bisitari gehien jaso zuen hilabetea abuztua izan zen, 16.829rekin. Bisiten % 25ek bisitari atzerritarrei dagokio, eta portzentajea % 21era gutxitzen da urte osoa aintzat hartuta.

Hala ere, museoari eta San Mamesetik egiten den Tourrari buruz bisitarien iritziak biltzen dituen inkesten datuak da aipagarriena.

Athletic Club Museoaren ezaugarrietako bat da ikus-entzunezko osagaien (ikus-entzunezko 12 ekoizpen), objektuen (jatorrizko 1.000 piezatik gora) eta euskarri digitalen (13 elkarreragile) konbinazioa. Inkestatutakoen % 96k hiru atal hauei buruzko iritzi ona edo oso ona dute: ikus-entzunezkoak, bilduma eta elkarreragileak. Iritzi ona edo oso ona % 97ra igotzen da San Mameseko bihotzetik egiten den bisita gidatuak dakarren esperientziaren inguruan erantzuterakoan (prentsa-aretoa, aldagela, ordezkoen aulkia, palkoak…).

Era berean, inkestatutakoen % 72ren iritziz egokia da sarreraren prezioa (ikasleentzako 3 €-ren eta tourrarekin bazkide ez den helduarentzako 14 €-ren artekoa).

Hurrengo kanpainari begira, helburuak dira atzerriko bisitari eta eskola-ume gehiago lortzea eta bazkideak, gure, euren Museora erakartzea. 14 urte azpiko bazkide adingabeen % 33k Museoa ezagutzen duten arren, portzentajea % 13ra gutxitzen da bazkide helduari dagokionez.

Atzerritarrei gure historia ezagutzera emateko eta gure harrobia hunkitu eta fidelizatzeko Museoak duen ahalmenak erronka hau lortzera bultzatzen du.