undefined

Athletic Clubeko espedizioa Castellon dago

Athletic Clubeko espedizioa Castellon dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Castellon dago, urtarrilaren 20an, igandean, 16:15ean, Vila-real CF taldearen aurka,…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Castellon dago, urtarrilaren 20an, igandean, 16:15ean, Vila-real CF taldearen aurka, El Madrigal futbol zelaian, LaLigako 20. jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.

Zuri-gorriak hegazkinez abiatu dira 19:12an eta 20:10ean Valentziako aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusez Castelloko NH Mindoro Hotelera abiatu dira bertan afaltzeko. Heldu eta berehala Mikel Balenziaga eta Iago Herrerin jokalariek sinadura saioa izan dute bertaratu diren sale zuri-gorriekin.

Aitor Elizegi presidentea espedizio-buru izan da. Jon Ander de las Fuentes, Jorge Gomez eta Itziar Villamandos batzakideek, eta Manolo Delgado aholkulariak osatu dute ordezkaritza instituzionala.

Zerua lainoturik eta 11 graduko hozberoa dago Castellon.