undefined

Guk ere San Mamesen jokatzen dugu

Guk ere San Mamesen jokatzen dugu

Emakumezkoen lehen taldeak Kopako finalerdiak bilatuko ditu asteazkenean, 19:00etan, San Mamesen jokatuko den kanporaketako partida…

Emakumezkoen lehen taldeak Kopako finalerdiak bilatuko ditu asteazkenean, 19:00etan, San Mamesen jokatuko den kanporaketako partida bakarrean. Horretarako Atletico Madril ahalguztiduna gainditu beharko du. Madrildarrak Iberdrola Ligako neguko txapeldunak dira eta Lehen mailako talderik onenetarikoa.

Abagune aparta zen lehoiak San Mamesera itzul zitezen, ahalik eta sustengurik handiena izateko. Gure emakumezkoen lehen taldearekin gero eta lotuago dagoen zalegoak aukera izango du Kopako giro aparta Katedralean bertan erakusteko.

Hurrengo egunotan, partida horretara ahalik eta jende gehien joan dadin, hartuko diren inguruko zehaztasun gehiago eskainiko ditu klubak.

Hurrengo asteko partida San Mamesen jokatzen duen hamahirugarrena izango da emakumezkoen taldearentzat. Estreinakoa Pueblaren aurka izan zen 2002/03 denboraldian. Lehendabiziko garaipen horrek (5-1) eta ostean sevillar Hispalisen aurkakoak (5-0) San Mamesen ere, 35.000 ikusle bertan zirela, bere lehen Superkopa eman zioten Athletic Clubi.