undefined

Jarraibideak San Mamesen emakumezkoen Kopa ikusteko

Jarraibideak San Mamesen emakumezkoen Kopa ikusteko

Jarraibideak San Mamesen emakumezkoen Kopa ikusteko Hurrengo urtarrilaren 30ean San Mamesen jokatuko den Athletic Club…

Jarraibideak San Mamesen emakumezkoen Kopa ikusteko

Hurrengo urtarrilaren 30ean San Mamesen jokatuko den Athletic Club eta Atletico Madrilen arteko Kopako norgehiagoka ikusteko jarraibideak honako hauek dira:

– Bazkideek aukera izango dute San Mameseko honako harmaila hauetara sartzeko, tornuan bazkide txartela aurkeztu ondoren eta harmailak bete arte: Beheko Ipar Harmaila; Beheko Ekialde Harmaila; Beheko Hego Harmaila, Beheko Harmaila Nagusia eta, beharrezkoa balitz, Goiko Ekialde Harmaila eta gainerako guztiak.

Sarrerak ez dira zenbakituak izango.

– Gainera, bazkide bakoitzak partidarako gonbidapen bi eskuratzeko aukera izango du. Aukera bi daude gonbidapenak lortzeko:

1-Internet bitartez, Klubeko web orrialdean sarrera biak inprimatuz, inolako kosturik gabe, urtarrilaren 25eko 11:30etik aurrera “Sarrerak erosi” atalean sarrerak agortu arte.

2-Bazkide txartela erakutsiz urtarrilaren 27an, Betisen aurkako partidaren egunean zelaiko txarteldegietan (16.30etik aurrera 20 atearen ondoan dauden txarteldegietan) edo 30ean bertan, Atletico Madrilen aurkako partidaren egunean (16:00etatik aurrera txarteldegi nagusietan)

-Halaber, Fundazioaren Club Athletic txartela dutenek ere doan sar daitezke sarrera bi lortuz karneta erakustean. Igandean, hilaren 27an Real Betisen aurkako partidaren egunean (16.30etik aurrera 20 atearen ondoan dauden txarteldegietan) edo 30ean bertan, Atletico Madrilen aurkako partidaren egunean (16:00etatik aurrera txarteldegi nagusietan)

18 urtetik beherakoentzat sarrera doakoa izango da. Horretarako partidaren egunean, txarteldegietan, gonbidapena hartu beharko dute NAN edo familia-liburua erakutsiz.

Publikoarentzat sarreren prezioa 5 eurokoa izango da. Sarrerak stadiumaren txarteldegietan erosi ahal izango dira bakarrik partidaren egunean.