undefined

Gonbidapenak emakumezkoen Koparako bertoko irrati-etxeetan

Gonbidapenak emakumezkoen Koparako bertoko irrati-etxeetan

San Mames surtan nahi dugu, eta ez soilik igandean Real Betis Balompieren aurkako lehian, baizik…

San Mames surtan nahi dugu, eta ez soilik igandean Real Betis Balompieren aurkako lehian, baizik eta urtarrilaren 30ean, asteazkenean, 19:00etatik Aurrera gure emakumezkoen taldea Kopako finalerdietara eramaten laguntzeko.

Horretarako neurri batzuk hartu ditugu. Hasteko bazkideak doan sartuko dira -gehi balizko gonbidapen bi eskuratzeko aukera txartela bakoitzeko-; Fundazioaren Club Athleticeko kideak ere musutruk sartuko dira -lagun batentzako beste sarrera bat lortzeko aukerarekin-, Gazte Abonoa dutenek ez dute ordaindu beharko eta 18 urtetik beherakoek ere ez dute sosik gastatu beharko. Horretaz gainera, Athletic Clubek euren entzuleen artean zozketatzeko gonbidapenak eskaini dizkie 13 irrati-etxeri.

Zehatz-mehatz gonbidapenak zozketatuko dituzte Bizkaia Irratia, Radio Popular, Radio Bilbao, Onda Cero, Radio Nervion-Telebilbao, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Onda Vasca, Radio 7-Tele 7, RNE, Oye Radio, Cope Bilbao eta Radio Marca irrati-etxeek.