undefined

Gonbidatuak gaurko palkora San Mamesen

Gonbidatuak gaurko palkora San Mamesen

Beste batzuen artean, honako hauek gonbidaturik daude gaur San Mameseko Palkotik Athletic Club-Real Betis Balompie…

Beste batzuen artean, honako hauek gonbidaturik daude gaur San Mameseko Palkotik Athletic Club-Real Betis Balompie partida ikustera:

Luis Rubiales, Espainiar Erret Futbol Federazioaren presidentea (gaurkoa bere lehendabiziko bisita izango da San Mameseko palkora) Luis Mari Elustondo, Euskadiko Futbol Federazioaren presidentea eta Ignacio Gomez Mardones, Bizkaiko Futbol Federazioaren presidentea.

Francisco Egusquiaguirre, Arenaseko presidentea, urtarrilaren 26an, larunbatean, haren klubak irabazitako Koparen mendeurrenean oparia jaso zuena Aitor Elizegi presidentearen eskutik; Mikel Exposito, Romoren presidentea; Txetxu Rojo eta Joseba Etxeberria, jokalari ohiak, Susaetaren 500 partidak direla-eta jokalariari egingo zaion ekitaldiaren harira; Izaskun Landaida, Emakunderen zuzendaria; Lourdes Zorrozua, emakumezkoen futbolaren arduraduna Bizkaiko Futbol Federazioan; Jon Agirre eta Fernando Lanzagorta, Epaileen Batzordetik; Kristian Prieto, Save the Children elkartearen ordezkaria Euskadin; Athletic Fundazioaren enpresen ordezkariak eta alderdi politiko ezberdinetako legebiltzarkideak eta zinegotziak.

Bazkide beteranoak eta zozketaren bitartez palkoan egotea tokatu zaienak presente egongo dira eta, hauekin batera, Athletic Clubeko lagunarte ofizialei dagokienez, hauen ordezkariak egongo dira: Peña Athletic Club Cadiñanos, Asociacion Peña Athletic Club Raul Garcia, San Mames Zaharra Peña del Athletic, Peña Rafa Alkorta de La Casilla, Asoc. Peña AC Jonas Ramalho de Lamiako eta Peña Athletic Ritxi Mendiguren.