undefined

Rubiales, EEFF-ren presidentea, eta Betiseko zuzendaritza, Ibaiganen

Rubiales, EEFF-ren presidentea, eta Betiseko zuzendaritza, Ibaiganen

Bazkaria baino lehen, Ibaigane Jauregiaren nondik-norakoak ezagutzeaz gain, kamiseta zuri-gorria oparitu zaio, abizena eta 17 zenbakia sorbaldan zituena.

Luis Rubiales, EEFF-ren presidentea, presente egon da gaur Ibaigane Jauregian Athletic Club eta Real Betisen artean egin den bazkari ofizialean. Presidenteak gure etxera egiten duen lehendabiziko bisitaldia da.

Bazkaria baino lehen, Ibaigane Jauregiaren nondik-norakoak ezagutzeaz gain, kamiseta zuri-gorria oparitu zaio, abizena eta 17 zenbakia sorbaldan zituena.

Athletic Cluben aldetik Aitor Elizegi presidentea, Mikel Martínez presidenteordea, Fernando San Jose eta Jon Ander de las Fuentes batzakideak eta Juan Carlos Ercoreca, Fundazioaren presidentea.

Real Betis Balompieren aldetik Harreman Instituzionaletarako zuzendaria den, eta Betisen presidente ohia, Rafael Gordillo Vazquez, Tomas Solano Franco, Ramon Alarcon Rubiales, Jose Maria Gallego Moyano eta Julio Jimenez Heras, Komunikazio zuzendaria, egon dira bertan.

Juan Rubiales Lopezek, EEFF-ren Presidentetzaren Kabinetearen zuzendariak eta Antonio Gomez-Reino Isalt-ek, harreman instituzionalen zuzendariak, osatu dute EEFF-ren ordezkaritza.