undefined

Ez dago sarrerarik emakumezkoen Kopako partidarako

Ez dago sarrerarik emakumezkoen Kopako partidarako

Dagoeneko ez dago sarrerarik emakumezkoen Kopako partidarako, bihar asteazkenean, hilaren 30ean, San Mamesen 19:00etatik aurrera…

Dagoeneko ez dago sarrerarik emakumezkoen Kopako partidarako, bihar asteazkenean, hilaren 30ean, San Mamesen 19:00etatik aurrera Athletic Club eta Atletico Madril taldeek jokatuko dutena. Beraz ezinezkoa da sarrerarik erostea/deskargatzea Klubeko web ofizialaren bitartez.

Aldi berean, bihar, asteazkenean, txarteldegiak EZ direla irekiko jakinarazten dugu.

Halaber, Athletic Clubeko bazkideei gogoratzen diegu bazkide txartela baino ez dela behar zelaira sartzeko.

Azken orduko jende-samaldarik ekiditeko publikoari erregutzen diogu zelaira aurretiaz etortzea.

Bizkaiko gizarteak erantzun bikaina eman dio Athletic Club aldetik emakumezkoen taldea San Mamesen sustengatzeko egindako deiari. Gizartearen erantzun bikainak partida aurreko egunean sarrerarik ez egotea eragin du.

Neurketa Katedralean jokatuko zela iragarri zenetik atxikimenduak eta zelaitik bertatik emakumezkoen taldea animatzeko eskaerak baino ez ditu jaso Athletic Clubek. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, ehunka ikastetxe, guraso elkarte, erakunde, klub eta gainerako elkarteak batu dira emakumezkoen futbolaren jaira.

Athletic Clubek bere esker on publikoa azaldu nahi die arestian aipaturiko elkarte guztiei eta baita indibidualki batu diren pertsona orori ere. Eskerrik asko!