undefined

Giro aparta ez da nahikoa izan

Giro aparta ez da nahikoa izan

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak ezin izan du finalerdietarako sailkapena lortu, Atletico Madrilen aurka San Mamesen…

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak ezin izan du finalerdietarako sailkapena lortu, Atletico Madrilen aurka San Mamesen 0-2 galdu eta gero. Angela Sosak eta Kacik egin dituzte madrildarren golak.

Giro ederra eta zoragarria San Mamesen bizi izan duguna, Europako errekorra ezarriz 48.121 ikuslerekin, baina bertaratu diren milaka eta milaka pertsonen animoak ez dira nahikoak izan arerioaren kalitatea gainditzeko. Hurrengoan izan beharko du, baina pausoa ez da alferrik izango.