undefined

Lehendakaria, 100 emakumetik gorako palkoaren buru

Lehendakaria, 100 emakumetik gorako palkoaren buru

Iñigo Urkullu lehendakaria San Mameseko palkoaren buru izango da gaur arratsaldean Athletic Clubek Atletico Madrilen…

Iñigo Urkullu lehendakaria San Mameseko palkoaren buru izango da gaur arratsaldean Athletic Clubek Atletico Madrilen aurka jokatuko duen partidan, eta gertaerak eskatzen duenez, gure gizartean nabarmentzen diren ehun emakume baino gehiago izango ditu inguruan, horiek guztiak lan-esparru desberdinetan genero-berdintasunaren aldeko borrokan protagonistak direla.

Klubarentzat garrantzitsua da, lehenengo eta behin, lehoi eme zuri-gorri aitzindariei omentzea, haien kirolarenganako esfortzua eta grinari esker emakumezkoen futbola gora egiten hasi zelako. 34 jokalari ohi, Nerea Onaindia, Eba Ferreira, Eli Capa, Joana Flaviano, Aitziber Juaristi edo Irune Murua legendazko futbolariak buru izanik, palkoaren lehentasunezko lekuan egongo dira. Euren alboan, haiekin bat egin zuten talde teknikoen kideak ere eseriko dira.

Emakumezkoen taldeetako zuzendari zein koordinatzaileek Bizkaia osoko emakumezkoen futbola ongi ordezkatuko dute, Bizkaiko Federazioaren buru den Lourdez Zorrozua barne. Esate baterako, Leioako Emakumeak, Ariz, Basauriko Kimuak, Altzarrate, Ugeraga, Oberena, Pauldarrak, Peña Athletic Santurtzi eta San Ignacio.

Virginia Berasategik, aro jakin batean izan dugun kirolari ospetsuenetarikoa, badatorrela baieztatu du. Bere ondoan Olatz Arrizabalaga, Patri Espinar eta Vane Espinar pilotariak egongo dira.
Halaber, gizonezkoen lehen taldeko ordezkaritza batek jokalariei palkotik babesa emango die.

Baina ez dira etorriko bakarrik kirol munduko pertsona famatuak, zenbait esparruko emakume ekintzailek ere bat egingo dute jardunaldi zehatz honetan, tartean Mari Feli Camara, Izaskun Artetxe, Pilar Dosal, Izaskun Landaida, Carolina Perez, Angela Maria Fernandez, Victoria Cañas edota Ana Urquijo aipa ditzakegu.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta haren emaztea den Lucia Arieta-Araunabeñak, Eneko Arieta lehoi mitikoaren alaba; Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Athletic Club babestuko dute, Aitor Elizegi presidentea eta Zuzendaritza Batzarekin batera. Halaber, beste agintari politiko batzuk etorriko dira, besteak beste Ana Otadui, Batzar Nagusietako presidentea; Jesus Loza, Espainiako Gobernuaren delegatua, Rafael del Amo, EEFF-eko emakumezkoen futbolaren zuzendaria; Teresa Laespada, Lorea Bilbao eta Ibone Bengoetxea diputatuak; Gotzone Sagardui, Oihane Agirregoitia eta Itziar Urtasun zinegotziak; Jone Goirizelaia, Itxaso Atutxa, Idoia Mendia; Itziar Epalza, Parke Teknologiko Sarearen zuzendaria; Nora Sarasola, BBK-ren aldetik; eta Josune Ariztondo, Bilbao 700 erakundekoa.

Azkenik, El Mercado de las Especias-ek gau-ekitaldi berezi honetako catering zerbitzuaren ardura hartuko du, “helburu soziala duen nazioarteko jatordua”. Mundu osoko bederatzi emakumek sukaldaritzako ekitaldia igandero ospatzen dute Bilboko Cantera plazan, eta bertan euren jatorrizko ohiko platerrak prestatzen dituzte errazio txikitan banatzeko.

*Argazkian, lehen Superliga irabazi zuten Athletic Clubeko jokalariak, gaur palkotik bere oinordekoak animatuko dituztenak.