undefined

Rayo Vallecano zain daukagu Lezaman

Rayo Vallecano zain daukagu Lezaman

Igande honetan, otsailak 3 (11:30ean) Joseba Agirreren taldeak Liga partida garrantzitsu berri bati ekingo dio Lezamako zelaian.

Igande honetan, otsailak 3 (11:30ean) Joseba Agirreren taldeak Liga partida garrantzitsu berri bati ekingo dio Lezamako zelaian. Joan den asteazkenean jokalari zuri-gorriek San Mamesen 48.121 zale bildu ostean mundu mailako erreferentzia bihurtu, eta beste behin ere Athletic Cluba emakumezkoen futbolean historia urre kolorez idazten duela argi utzi zuen.

Orain, Kopako porrota lehen bait lehen ahaztu eta Ligako ohorezko postuetan kokatzeko ezinbestekoak diren hiru puntuen bila irtengo dira. Helburu hori lortzeko ezinbestekoa izango taldeak asteazkeneko esfortzu fisikoari buelta eta burua berriro Ligako txapelketa nagusira ekartzea.

Jokoan egongo den 19. jardunaldiko partidaren aurkaria Rayo Vallecano talde arriskutsua izango. Lehenengo itzuliko neurketa banako emaitzarekin amaitu bazen, igandean ezinbestekoa izango garaipena lortzea joan den asteburuan FC Bartzelonaren aurka galdu ostean berriro bolada onari eusteko. Helburu hau erdiesteko, beti bezala, nahitaezkoa izango da zaleen berotasun eta laguntasuna. Lezama zuri-gorrien gotorlekua da eta hamabostean behin bertan bizi dugun giro bero bezain alaiak ezbairik gabe gure taldeari adorea emango dio hiru puntuak lortzeko.