undefined

Atzerako-kontaketa ringera salto egiteko

Atzerako-kontaketa ringera salto egiteko

Ezin da garaitu sekula amorerik ematen ez duen hori.

Ezin da garaitu sekula amorerik ematen ez duen hori. Izaera eta bizitzeko era bat da, baita kirola ulertzeko modu bat ere, izan boxeoko eskularruak jantzita edota futboleko botak soinean. Kerman Lejarragak eta Iñaki Williamsek ongi dakite hori, ez baitute sekula amorerik ematen.

Igandean, gure jokalaria -LaLigaren Urtarrileko Jokalari Onenaren saria jaso berri- zuri-gorriz jantzita berdeguneratuko da. Kerman Lejarragak berriz soken beste aldetik, harmailetatik bultzatuko du taldea. Biek ordezkatuko dute Athletic Club.

Sail honetako azken bideo honetan mezua argi geratzen da: prest gaude ringera salto egin eta dena emateko. Athletic Club gara, inoiz amorerik ematen ez duen talde eta zalego menderaezina.