undefined

Athletic Clubeko espedizioa Huescan dago

Athletic Clubeko espedizioa Huescan dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Huescan dago, otsailaren 18an, astelehenean, 21:00etan, SD Huesca taldearen aurka,…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Huescan dago, otsailaren 18an, astelehenean, 21:00etan, SD Huesca taldearen aurka, El Alcoraz futbol zelaian, LaLigako 24. jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.

Zuri-gorriak hegazkinez abiatu dira 19:10ean eta 19:45ean Huescako aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusez Huescako Abba Hotelera abiatu dira bertan afaltzeko. Heldu eta berehala Ander Capa eta Yeray Alvarez jokalariek sinadura saioa izan dute bertaratu diren zale zuri-gorriekin.

Maria Tato batzakidea, Manolo Delgado aholkularia eta Joxe Anjel Iribar Presidentetzaren albokoa espedizio-buru izan dira.

Zerua garbi dago eta 10 graduko hozberoa dago Huescan.