undefined

Gure zaleentzako laguntza El Alcoraz futbol zelaian

Gure zaleentzako laguntza El Alcoraz futbol zelaian

Klubeko arduradun bat gure zaleekin batera egongo da El Alcoraz futbol zelaian bertaratuko diren zale zuri-gorrien beharrak konpontze aldera.

Astelehen honetan, hilaren 18an, SD Huescak eta Athletic Clubek jokatuko duten partida dela-eta, klubeko arduradun bat gure zaleekin batera egongo da El Alcoraz futbol zelaian bertaratuko diren zale zuri-gorrien beharrak konpontze aldera, bai zelaira sartzean eta baita partidan zehar edota partida ostean ere. Oro har partidarekin loturik zelaian bertan gerta daitekeen edozer konpontzen saiatzeko egongo da. Jardute hau lekualdaketa guztietan errepikatuko da.

Arestian aipaturiko pertsona etengabeko harremanetan egongo da Athletic Clubeko ordezkaritzarekin eta baita arerioaren segurtasun arduradunekin ere.