undefined

Jose Diez, 104 urte dituela, bazkideen 75. urteurrenaren buru izango da

Jose Diez, 104 urte dituela, bazkideen 75. urteurrenaren buru izango da

Athletic Cluben historiako arrakasta bakoitzak badauka imajinario zuri-gorriarekin zerikusia duen irudi ikonikoren bat. 1944ko Koparen…

Athletic Cluben historiako arrakasta bakoitzak badauka imajinario zuri-gorriarekin zerikusia duen irudi ikonikoren bat. 1944ko Koparen garaipenean talde osoa Montjüiceko soropilan egindako ospakizuna dago eta Oceja kapitainak garaikurrari eusten dio Arquetaren buru gainean.

Lehoiek ezustekoa eman zuten Kopa irabaztean urte zaila bete ostean; izan ere, taldea egoera txarrean zebilen etorkizun oparoa zuten Zarra eta Gainza gazteen lesioak barne, eta azaroan azken postuan sailkatuta Sarrian jipoi ederra jaso eta gero. Orduan agertu zen Rafa Escuderoren figura egokia eta ikusgarria, denboraldia bideratzeko ondoz ondoko zazpi garaipen lortuz, horien artean Bernabeun, Atotxan eta Bartzelonaren aurka San Mamesen.

Iraganeko oroitzapenak eta historiako liburuetan gordeta badaude, baina Athleticekin lotura izaten hasi zirenentzat kontuan hartzekoak eta ezabaezinak dira. 1943-44 denboralditik Klubean 75 urte bete dituzten 24 bazkideentzat larunbat honetan oroitzapen horiek itzuliko dira, eta plaka eta esker ona jasoko dituzte San Mamesen palkoan, bertatik Eibarren aurkako partida ikusiko dutela.

Bizipen horiek Jose Diezekin partekatzeko aukera izango dute, 104 urterekin -eta horietatik ia 80 Klubako bazkide modura- Athletic Cluben baitan egun dugun bazkide zaharrena denez gero, gonbidatua izango baita.

Giro, Buelta… eta Itzulia

Igor Anton, Italiako Zoncolan mendate ikaragarriaren heroia eta Bilboko Kale Nagusian ahaztezineko garailea, San Mamesen izango dugu ere bai. Erretiroa hartu eta aste batzuk geroago, txirrindulari galdakoztarra Eibarren aurkako aurretikoaren protagonista izan da. Bere irudiek, San Mamesetik oinpekoei eragiten Dani Garcia eta Mikel Balenziagarekin lagunduta, Bilbon lortu zuen garaipen itzela burura ekartzen digute eta helmuga adierazten dute larunbat honetarako, 20:45ean, Jose Luis Mendilibarren taldearen aurka.

Igor, txirrindularitza kutsua izango den palkoan eseriko da; izan ere, Euskadiko Txirrindulari Erakundeen ordezkaritza bat egongo da. Itzulia edo Donostiako Klasikoaren antolakuntzaren arduradunek, herribildu armaginaren eta oinpeko munduaren arteko lotura indartsua bizirik eusteagatik harro ibili dezakete, antzinako Bizikleta Eibartarra edo desagertua dagoen Euskal Bizikletatik, gaur egunera arte. Julian Eraso presidentea eta Javier Riaño presidenteordea buru diren ordezkaritza bat datorkigu.

Inocencio Alonsori gorazarre

Gaur ostirala, otsailak 22, UEFA Europa Leagueko Athletic Club – Moscuko Spartak partidaren atarikoan zendutako Inocencio Alonso Ertzainaren lehen urtemuga betetzen da. Hori dela eta, Athletic Clubek, zale zuri-gorri leiala zen Ino gogoan eduki nahi du, zuri-gorri zaletasuna goraipatu nahi du. Bihar, larunbat goizean, Aitor Elizegi presidentea buru duen Athletic Clubeko ordezkaritza batek Ino Alonsori San Mames aurreko zabaldegian egingo zaion omenaldian parte hartuko du.

Era berean, Ino-ren senitartekoei Athletic Club–SD EIbar norgehiagoka San Mameseko palkotik bertatik bertara ikusteko gonbitea ere luzatu zaie, eta atsedenaldian bideomarkagailuan Inocencio Alonsoren omenezko bideoa emango da.

Halaber, Bigarren B Mailako klub bizkaitarren ordezkaritza egongo da, Iñaki Bahillo, Barakaldotik; Javier Landeta, Leioatik; Josu Ocariz, Arenasetik; Koldo Zabala, Gernikatik; Jon Larrea, Amorebietatik; eta Jon Andoni Bengoetxea, Culturaletik.

Udal derbia jokatuko da Juan Mari Aburto eta Miguel de los Toyos alkateekin, eta Iñaki Arriola, Eibarko alkate ohia eta egun Ingurumen Saileko Kontseilariarekin. Bi klubek Basque Team-ekin hitzarmena sinatu ostean, Bingen Zubiria Kultura Kontseilaria joango da, eta haiekin Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzaren Kirol Saileko Zuzendaria egongo da.

Athleticeko jokalari ohien ordezkaritza osatuko dute Mitxel Etxanizek eta Ismael Urzaizek, eta bisitari izango ditugun Peñak Malaga eta Bailenetik datoz, baita Andoni Goikoetxea Peña, Athletic Txapeldun Peña, Aguraingo Sorginetxe, Berrizgo Torosto, Traukorena eta San Adriango Trokozaleak ere.