undefined

Estatuko Emakume eta Kirolaren II. Biltzarraren lehenengo eta bigarren jardunaldiak

Estatuko Emakume eta Kirolaren II. Biltzarraren lehenengo eta bigarren jardunaldiak

Aste honetako astelehen eta asteartean (Otsailak 25 eta 26) EHUk eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Aretoan “Berdintasunaren bidean eskalatzen” lelopean antolatu den Estatuko Emakume eta Kirolaren II. Biltzarrean Athletic Clubak partehartze nabarmena izan du.

Aste honetako astelehen eta asteartean (Otsailak 25 eta 26) EHUk eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Aretoan “Berdintasunaren bidean eskalatzen” lelopean antolatu den Estatuko Emakume eta Kirolaren II. Biltzarrean Athletic Clubak partehartze nabarmena izan du.

Atzoko jardunaldian, Klubeko idazkariordea den Maria Tatok “Kirol elkarteen zeregina” mahai-ingurua bideratu zuen. Bertan parte hartu zutenen artean AFEko Emakumezko Futbol Batzordeko presidene den Fe Robles, Natalia Orive, Areto futboleko emakumezko jokalarien Batzordeko(AJFSF) presidentea, Carmen Ayela Emakumezko Eskubaloi Jokalarien Batzordeko (AMBM) Ohorezko presidentea eta Lucia Pascua Emakumezko Saskibaloi Jokalarien Batzordeko (AJUB) presidentea, nabarmendu ziren. Hizketaldian kirolaren jardutea eta garapena berdintasun osoko testuinguruan bermatzeko Batzordeek duten garrantziaz mintzatu ziren. Maria Tatok baieztatu zuen moduan, mahai-inguruan argi geratu zen “egun emakumezkoen futbola osasuntsu dagoela” eta zalantzarik gabe aukera bikaina dela “berdintasunaren bidean aurrea pausoak ematen jarraitzeko bide zuzena hau dela”.

Arratsalde partean, bertan antolatutako lan-mahai desberdinetan Athletic Clubeko emakumezkoen taldeko Kapitaina den Ainhoa Tirapuk eta Iraia Iturregi prestatzaile fisikoak parte hartu zuten. Kirolali eta teknikariek osatzen zituzten mahai ezberdinetan egun, emakumezkoen kirolak dituen oztopo nagusiak aztertu ziren, eta hauek konpontzeko irtenbide ezberdinen proposamenan egiten saiatu ziren. Ainhoa Tirapu atezainaren hitzetan “Helburua 7 urte barru egoera guztiz bestelakoa izatea da. Oraindik apurtu beharreko muga eta traba mordoa egon narren, berdintasuneran bidean egiten ari garena ez du etenik , eta duela urte batzuk berdintasuna utopia hutsa bazen, etorkizun hurbilean emakumezkoen kirolaren egunerokotasuna izango delakoan gaude”.

Gaur, asteartea, Athletic Club Fundazioaren parte diren Eli Ibarrak eta Maria Jose Boraitak “Emakumezko Futbolaren garapena” deritzon mintzaldia aurkeztu dute.

Hitzaldiaren lehenengo zatian, Athletic Clubak eta Atletico de Madrilek Kopako partidan Katedralean bildutako 48.121 ikusle kopuru izugarria aitzakitzat hartuta, emakumezkoen futbolaren garapena aztertu dute, eta Eli Ibarrak adierazi duen moduan, gertaera honek ezinbestean etorkizunerako emakumezkoen futbolean aldaketa sakona suposatuko du. Aipatutakoaren garrantzia azpimarratzeko San Mameseko partida hark, emakumeek eta gizonezkoek kirol munduan berdintasunaren alde egiten ari diren lana agerian utzi zuen. Egun historiko haren inguruko bideo baten ostean, Eli Ibarraren (15 urtez Athletic Klubeko jokalari izandakoa) hitzetan “sentipen bereziak” piztu zitzaizkion partidak zuen giroa ikusita, eta pozarren sentitu zen hainbeste familia eta neskatila gazte lehen aldiz San Mamesera esperientzia gogoangarria bizitzera hurbiltzen zirela ikustean.

Ondoren, Maria Jose Boraitak Athletic Club Fundazioak egiten duen lana zehazterakoan Athleticek gizartearen partetik jasotzen duena itzultzen saiatzen dela bideo baten bitartez irudikatu du, non Fundazioak martxan dituen gizarte, cultura eta kirol proiektu ugarien nondik norakoak azaltzen diren. Proiektu hauen guztien artean, gizrte-bazterketaren mugan bizi diren emakumeen alde egiten duen Utopia proiektua goitik-behera azaldu du Fundazioko kideak.