Athleticen lagunak Mestallan
Andrea, Aner eta Asier izango dira Mestallan “Athleticen Lagunak” ekimenaren protagonistak.
Andrea, Aner eta Asier izango dira Mestallan “Athleticen Lagunak” ekimenaren protagonistak. Urduri eta, aldi berean, pozik agertu dira goizean aireportuan gainerako espedizio kideekin batera hegaldira igo baino lehen: “Badakigu ardura handia daukagula, baina Athletic laguntzera ea prest geunden esan zigutenean, ez genuen inolako zalantzarik izan eta apuntatu ginen, ea zelan ateratzen den”.
Euren eginkizunak zelaian bertan zentzua izango du, bertaratzen diren zaleak laguntzea baita helburua, hau da, futbol zelaira sartzeko unean egon daitezkeen arazoak konpontzen edo arintzen saiatuko dira (sarrerekin, tokia bilatzeko, banderak edo banderen eta bufanden leloek etab). Partidaren atarikoetan boluntario bezala identifikatuak izateko San Mamesen darabilten petoa jantziko dute: “Dagoeneko esperientzia daukagu Katedralean, normalean Fundazioaren boluntario gisa laguntza behar duten bazkideekin gaude eta. Dena den, hemen ezberdina izan daitekela ere jakin badakigu” diote Valentziara heldu eta berehala.
Ea debuta nola suertatzen den.

