undefined

Besoko Historikoa Museoan

Besoko Historikoa Museoan

Gaur goizean, Athletic Clubeko lau kapitainek joan den urtarrilaren 30an San Mamesen Kopako final-laurdenetan Ainhoa Tirapuk jantzi zuen besokoa Museoari eman diote.

Gaur goizean, Athletic Clubeko lau kapitainek joan den urtarrilaren 30an San Mamesen Kopako final-laurdenetan Ainhoa Tirapuk jantzi zuen besokoa Museoari eman diote. 48.121 zale bildu zituen partida gogoangarri hark emakumezkoen europar mailako txapelketa arrunteko errekor berria ezarri zuen, eta gainera, San Mamesen bildutako jendetzak nazioarte mailako oihartzun itzela lortzeaz gain, emakumezkoen futbolari bultzada paregabea eman zion. Horregatik, lau kapitainek Klubari eskainitako oroigarriak Athletic Clubeko Museoan dagoen erakusketa iraunkorrean txoko bat edukitzea merezi zuen.

Besokoa Museoari eskaintzeko ekitaldia xumea bezain esanguratsua izan da Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatzen den astean bertan egin baita. Metakrilatozko kutxa batean gordetako besoko historikoa Aitor Elizegik lau kapitainei, Ainhoa Tirapu, Erika Vazquez, Vanessa Gimbert eta Garazi Murua jokalariei eman die, eta emakumezkoen futbolari eskainitako beira-arasa batean jarri da. Aipatu, besoko hau bakarra eta errepika ezina dela, 2019az geroztik Klubak erabaki baitzuen, gure lehen taldeek jokatzen  duten partida bakoitzean egun horretako data eta ezkutua espreski josia duen besokoa eramaten baitute.

Urtarrila amaierako asteazken gogoangarri hartan Bizkaia osoko gizarteak emandako eredua aukera eta uste guztiak gainditu ziren. Klubak Katedrala betetzeko egindako deiari erakundeak, eskolak, kirol eta gizarte taldeak ezezik, jendetza gogotsu bezain sentsibilizatua batu zen.  San Mamesen bildutako 48.121 zaleek gure taldeak bakarrik lortu ditzaken helburu bi lortu zituzten. Alde batetik, genero berdintasun eta emakumezkoen futbolaren aldeko konpromiso garbia erakustea, eta bestetik, gure nortasuna eta bakarra den sentimendua defendatzen duten jokalari multzoari laguntasuna eskaintzea partida guztietan kolore zuri-gorriak defendatzeagatik.