undefined

Bazkideen Hitza-ren lehenengo jardunaldia

Bazkideen Hitza-ren lehenengo jardunaldia

Gaur arratsaldean, Klubek Bazkideen Hitza izenburupean antolatu duen ekimenaren lehen jardunaldia egin da San Mamesen, eta bertan gure bazkideek, Fundazioaren kideek (Club Athletic) eta Gazte Abonoa dutenek gure erakundeari buruz dituzten hausnarketak eta.

Bi ordutan zehar parte-hartzaileek, bost lan-mahaietan bananduta, mahai bakoitzaren idazkariei euren ondorioak igorri dizkie, iritziak eman eta eztabaidatu ondoren, funtsezko hiru gai hauen inguruan:

Zein egoeratan ikusten duzu kluba gaur egun (orain eta gero)? Zein atal hobetu behar direla uste duzu? Zeintzuk dira zure ikuspuntutik premiazkoak?

Aitor Elizegi presidentea, batzordekideez lagunduta, Bazkideen Hitzaren lehen saio honetan egon da; ekimen honetatik, zalantza barik, ideia onak sortuko dira gure zale ororen parte-hartze kolektiboari esker.

Bazkideen Hitza jardunaldien hurrengo edizioetan parte hartzeko interesdunek posta elektroniko bat bidali beharko dute bere izena, bi abizen, ENA zenbakia, adina, Klubarekin duten erlazioa (bazkidea, Club Athletic Kidea, Gazte Abonoa) eta telefono zenbakia honako helbidean zehaztuz: [email protected]

Kluba eskatzaileekin harremanetan jarriko da lehen baino lehen bere asistentzia baieztatzeko San Mamesen aurkeztu beharreko eguna eta ordua adieraziz.