undefined

Klubeko Egun Erdia Atletico Madrilen aurka

Klubeko Egun Erdia Atletico Madrilen aurka

Athletic Clubek bere bazkideei jakinarazten die martxoaren 4ko 10:30etik martxoaren 11ko 18:00era, hau da astelehenetik astelehenera, Athletic Clubek eta Atletico Madrilek martxoaren 16an, 18:30ean, jokatuko duten partidarako karnetak jada aktibatu daitezkela.

Athletic Clubek bere bazkideei jakinarazten die martxoaren 4ko 10:30etik martxoaren 11ko 18:00era, hau da astelehenetik astelehenera, Athletic Clubek eta Atletico Madrilek martxoaren 16an, 18:30ean, jokatuko duten partidarako (aurreko Batzar Nagusiak onartutako bigarren Klubeko Egun Erdia) karnetak jada aktibatu daitezkela.

Gogoratu behar dugu  FC Bartzelonaren aurkako neurketa izan baino lehen, 2018/19 denboraldian San Mamesen jokatu diren partida guztietara (lehen Klubaren Egun Erdia Real Madril CF-aren aurka barne), joan diren 10.098 bazkideek %40ko deskontuaz sarituak izango direla.

Txarteldegiaren ordutegia, Gazte Abonoa eta sarrerak erosteko informazio gehiago, ondorengo dokumentuan aurkitu daiteke.