undefined

Umeentzako sarrerak, Athletic Club – Atlético de Madrid

Umeentzako sarrerak, Athletic Club – Atlético de Madrid

Gaurdanik, hau da martxoaren 11az geroztik eta astearterarte, martxoak 12ko 17:00ak arte hain zuzen ere,…

Gaurdanik, hau da martxoaren 11az geroztik eta astearterarte, martxoak 12ko 17:00ak arte hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan*, Ligako hogeitazortzigarren iardunaldiaren Athletic Club- Atlético de Madrid partidarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/txoko loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Datorren asteartean, martxoaren 12an, argitaratuko den zerrendaren Kodeen bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.

Klubeko Egun Erdia denez, zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da karneta aktibatuta izatea.