undefined

Zorionak Clemente!

Zorionak Clemente!

Atletico de Madrilen aurka jokatzen dugun aste honetan hiru dira Javier Clemente protagonista bihurtzeko baldintzak.

Atletico de Madrilen aurka jokatzen dugun aste honetan hiru dira Javier Clemente protagonista bihurtzeko baldintzak.

Hasteko, gaur martxoak 12, Barakaldoko hile-horiak 69 betetzen ditu, eta horregatik Klubeko gainontzeko jokalari zein entrenatzaile ohiek bezala gure zorionik beroena merezi du. Zorion-agur honen beste zergatia, noski, Clementek 80. hamarkado hastapenetan lehen taldearekin lortutako bi Liga jarraian (82/83 eta 83/84) eta Kopa txapelketa (84) titulu gogoangarriak dira. Distira eta gabarraz apaindutako egun ahaztezinak benetan. Horrexegatik, beraz, zorionak Javi, bihotz bihotzez.

Bestetik, jokalari modura madrildarren aurka makina bat bider jokatu ostean, ezin ahaztu 1989-90 denboraldian Javier Atletico Madrileko entrenatzaile izan zenez, ondo baino hobeto ezagutzen duela talde “koltxoneroa”. Atxikituta aurkitu dezakezun elkarrizketan, lesio larri baten ondorioz futbola utzi behar izan zuen jokalari trebeak Atleticoren aurka jokatutako neurketak dakartza gogora, eta lehoi eta madrildarren arteko Ligako neurketa klasikoak aztertzen ditu.

Clementek, 18 urterekin egin zuen debuta Liverpool-en aurkako europear kanporaketa batean. 6 denboralditan zehar 62 partida jokatu zituen lehoi modura, 9 gol erdietsi zituen, eta 69 zein 73-ko Kopak irabazi zituen. Edonola ere, lortutatko azken txapelketa honetan gutxi jokatu zuen jokoan jasotako sarrera gogor batek zelaietatik betirako urrundu baitzuen.

Azkenik esan Clemente kirol munduko gaurkotasunera itzuli dela, berriki Euskal Selekzioaren hautatzaile izendatu berri baitute. Josemari Amorrortuk eta Mikel Etxarrik utzitako hutsunea Javi Clementek hartu du, eta euskal taldearekin debuta datorren maiatzaren 29an egingo du Panamaren aurka.