undefined

Emakumezkoen Athletic Club-Levante UD, San Mamesen

Emakumezkoen Athletic Club-Levante UD, San Mamesen

Athletic Clubek, Atletico Madrilen aurkako Kopa kanporaketan 48.121 zale bildu eta, orain arte, europar mailako errekor berria ezarriz lortutako arrakasta errepikatzeko asmoz, berriz ere emakumezkoen partida bat jokatzeko San Mames zelaia zabalduko du.

Athletic Clubek, Atletico Madrilen aurkako Kopa kanporaketan 48.121 zale bildu eta, orain arte, europar mailako errekor berria ezarriz lortutako arrakasta errepikatzeko asmoz, berriz ere emakumezkoen partida bat jokatzeko San Mames zelaia zabalduko du. Honela, Iberdrola Ligako 26. jardunaldian jokatu beharreko Athletic Club-Levante UD neurketa datorren martxoaren 31an, igandea, eguerdiko 13:00etan San Mamesen jokatuko da.

Athletic Clubek jakinaraziko du aurki sarrerak erosteko prozedura.