undefined

Strachan: “Jende asko jeloskor dago filosofia honen aurrean”

Strachan: “Jende asko jeloskor dago filosofia honen aurrean”

Gordon Strachan jokalari ohi eta Eskoziako hautatzaile ohiak (1957) Lezamako kirol instalazioetan egon da gure harrobiaren funtzionamenduari buruzko informazioa jasotzeko.

Gordon Strachan jokalari ohi eta Eskoziako hautatzaile ohia (1957) Lezamako kirol instalazioetan egon da gure harrobiaren funtzionamenduari buruzko informazioa jasotzeko. Europa mailan jokalariak hezitzeko dauden eskola ospetsuenak ezagutzea eta bere proiektuetarako baliagarri diren ondorioak ateratzea da bere asmoa, tartean, berezko Strachan Football Foundation-enak.

Klubek elkarrizketatxoa egiteaz gain, bere izena daraman elastiko zuri-gorria eman dio oroigarri gisa. Gordon Strachanek 50 partida jokatu zituen Eskoziako selekzioarekin, 1982ko Espainia eta 1986ko Mexikoko Munduko Txapelketetan parte hartuz, eta 1980an urteko jokalaririk onena izendatu zuten Eskozian, eta 1991ean, Erresuma Batuakoa. Besteak beste Aberdeen, Manchester United eta Leeds United taldeetan aritu zen.