undefined

UDG Tenerife 3 Athletic Club 1: aukerarik ez puntuak lortzeko

UDG Tenerife 3 Athletic Club 1: aukerarik ez puntuak lortzeko

Lehen zatian, bi taldeek gol aukera gutxi izan dituzte, baina markagailuan aurrea hartu dute etxekoek…

Lehen zatian, bi taldeek gol aukera gutxi izan dituzte, baina markagailuan aurrea hartu dute etxekoek Ana Gonzalezek V. Gimbertek atezainari emandako lagapen oker bat aprobetxatu duenean.

Bigarren zatian, berriz, aukera ugari egon dira, baina atsedenalditik atera eta lau minutura, Ana Gonzalezek aldaratze bat baliatu du area barruan bigarren gola egiteko. Zurigorrien erantzuna Nekaneren erremate batean heldu da, baina bere jauriketa langara joan da. 60. minutuan, Maria Joseren golak norgehiagoka etxekoen alde erabakita utzi du. Hala ere Athleticek ez ditu besoak jaitsi eta Nekanek, buruz, 68. minutuan, eskuinetik etorritako erdiraketa bat errematatu du.