Denboraldi berria

Bazkideentzako sarrerak Athletic Club-Levante UD emakumezkoen partidarako

Ostegun honetatik aurrera (martxoak 21) bazkide guztiek Athletic Clubak eta Levante UD-k datorren martxoaren 31an (13:00) San Mamesen jokatuko duten partida ikusteko sarrerak jaso ditzakete.

Bazkideentzako sarrerak Athletic Club-Levante UD emakumezkoen partidarako
Bazkideentzako sarrerak Athletic Club-Levante UD emakumezkoen partidarako
2019ko mar. 20a19:57

Ostegun honetatik aurrera (martxoak 21) bazkide guztiek Athletic Clubek eta Levante UD-k datorren martxoaren 31n (13:00) San Mamesen jokatuko duten partida ikusteko sarrerak jaso ditzakete.

NEURKETA HONETAN SAN MAMESEN SARTZEKO BAZKIDE-KARNETA EZ DA BALIOGARRIA IZANGO, BERAZ, ZELAIAN SARTZEKO SARRERA HAUEN AURKEZPENA BEHARREZKOA IZANGO DA.

Bazkide bakoitzak, zelaiko edozein harmailetan egoteko zenbakitutako doako sarrera bat jasotzeko eskubidea izango du. Bestalde bazkide orok, gehienez eta agortu bitartean, ordaindutako beste bi sarrera erosteko aukera izango du.

Bazkideek, Athletic Club webgunearen bitartez, datorren ostegunetik (martxoak 21) hurrengo astelehenera arte (martxoak 25) bost egunez jarraian sarrerak eskuratzeko ahalmena izango dute, eta martxoaren 28tik 30era arte. Martxoaren 30, larunbata, eta partidaren egunean bertan, sarrerak San Mameseko txarteldegian egongo dira eskuragarri.

Bide batez, Fundazioaren Club Athletic txartelen jabeek eta Gazte Abonodunek, partidarako sarrera bana doan eskuratzeko martxoaren 26an, San Mameseko txarteldegietan eskuratu beharko dituzte.

Gainontzeko zale zuri-gorri guztiek, martxoaren 28tik partida hasi bitartean, sarrerak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango dituzte.

Egutegia

Martxoak 21etik 25era: Bazkideentzako soilik webgunearen bitartez. Ostegunean, goizeko 10:30etik martxoak 25eko (astelehena) 18:00ak arte, www.athletic-club.eus webgunearen sarreren salmenta estekan.

Martxoak 26: Gazte Abono eta Club Athletic zaleek San Mameseko txarteldegietan. 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00ra.

Martxoak 28tik 30era: Bazkide eta zale guztiak webgunearen bitartez. Martxoaren 28ko 10:30etik martxoaren 30eko 18:00ak arte.

Martxoak 30 eta 31: Bazkide eta zaleak txarteldegietan: Martxoaren 30ean 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00ra. Martxoaren 31n (partida eguna) 10:30etik aurrera.

Sarreren salneurria:
10€: Beheko Harmaila Nagusia eta Ekialdeko Beheko Harmaila (lekuak: 11.961)
5€: Ipar eta Hego Harmailak (goiko eta beheko harmailak), Goiko Harmaila Nagusia eta Goiko Ekialde Harmaila. (lekuak: 36.889)
3€: 18 urte azpikoak

Erlazionatutako albisteak
17 urte azpiko deialdia
17 urte azpiko deialdia
2019ko api. 16a17:24

17 urte azpiko deialdia

Athletic Clubeko Ane Elexpuru jokalaria Espainiako 17 urte azpiko deialdiara joango da Europako Prestakuntza Txapelketarako. Las…

Ikusi gehiago
Emakumezkoen taldeko jokalarien egoera
Emakumezkoen taldeko jokalarien egoera
2019ko api. 16a10:12

Emakumezkoen taldeko jokalarien egoera

Maite Oroz: aurreko lotailu gurutzatuaren haustura. Hobera doa. Gauzak normaltasunez joan ezkero hurrengo hilabetean hasiko…

Ikusi gehiago
Emakumezkoen taldearen lan plangintza apirilaren 21ra arte
Emakumezkoen taldearen lan plangintza apirilaren 21ra arte
2019ko api. 13a13:09

Emakumezkoen taldearen lan plangintza apirilaren 21ra arte

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeak honako lan plangintza dauka apirilaren 21ra arte, azken orduko aldaketarik…

Ikusi gehiago
Fundación Albacetek 0 Athletic Clubek 1
Fundación Albacetek 0 Athletic Clubek 1
2019ko api. 13a12:57

Fundación Albacetek 0 Athletic Clubek 1

Garaipena, Valdezateren debuta eta Nerea Nevadoren gola lehen taldearekin.

Ikusi gehiago
Tzibi, Olabarrieta eta Panpinek entrenatuko dute emakumezkoen harrobia
Tzibi, Olabarrieta eta Panpinek entrenatuko dute emakumezkoen harrobia
2019ko api. 10a12:43

Tzibi, Olabarrieta eta Panpinek entrenatuko dute emakumezkoen harrobia

Aitziber Juaristi, Tzibi, jokalari ohia izango da Athletic Clubeko emakumezkoen lurraldeko ohorezko mailako taldearen entrenatzaile…

Ikusi gehiago
16 urte azpiko Espainiar selekzioaren deialdia
16 urte azpiko Espainiar selekzioaren deialdia
2019ko api. 8a19:40

16 urte azpiko Espainiar selekzioaren deialdia

Athletic Clubeko Maider Molano Markaida eta Jone Amezaga Martinez jokalariek 16 urte azpiko espainiar selekzioaren…

Ikusi gehiago
Emakumezkoen taldearen lan plagintza apirilaren 14ra arte
Emakumezkoen taldearen lan plagintza apirilaren 14ra arte
2019ko api. 8a10:47

Emakumezkoen taldearen lan plagintza apirilaren 14ra arte

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeak honako lan plangintza dauka apirilaren 14ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean.

Ikusi gehiago
Eunate Arraizari elkarrizketa
Eunate Arraizari elkarrizketa
2019ko api. 5a08:00

Eunate Arraizari elkarrizketa

Eunate Arraiza Athletic Clubeko ezker atzelariari, besteak beste, azken jardunaldian zuri-gorriek San Mamesen jokatutako azken partidaren ondorengo egunerokotasunaren inguruan galdetu diogu.

Ikusi gehiago
Iraia Iturregik Edurne Burgoa ordezkatuko du Athletic Club B taldean hurrengo denboraldian
Iraia Iturregik Edurne Burgoa ordezkatuko du Athletic Club B taldean hurrengo denboraldian
2019ko api. 4a21:06

Iraia Iturregik Edurne Burgoa ordezkatuko du Athletic Club B taldean hurrengo denboraldian

Iraia Iturregi emakumezkoen bigarren taldearen entrenatzailea izango da datorren denboralditik aurrera.

Ikusi gehiago
Hitzartutako emakumezkoen taldeentzako ekarpena hirukoiztu du Athleticek
Hitzartutako emakumezkoen taldeentzako ekarpena hirukoiztu du Athleticek
2019ko api. 1a19:30

Hitzartutako emakumezkoen taldeentzako ekarpena hirukoiztu du Athleticek

Athletic Club-Levante UD emakumezkoen partidak erakutsi berri duen deialdiren arrakastak (azkenean 25.203 ikusle batu ziren…

Ikusi gehiago