undefined

Bazkideentzako sarrerak Athletic Club-Levante UD emakumezkoen partidarako

Bazkideentzako sarrerak Athletic Club-Levante UD emakumezkoen partidarako

Ostegun honetatik aurrera (martxoak 21) bazkide guztiek Athletic Clubak eta Levante UD-k datorren martxoaren 31an (13:00) San Mamesen jokatuko duten partida ikusteko sarrerak jaso ditzakete.

Ostegun honetatik aurrera (martxoak 21) bazkide guztiek Athletic Clubek eta Levante UD-k datorren martxoaren 31n (13:00) San Mamesen jokatuko duten partida ikusteko sarrerak jaso ditzakete.

NEURKETA HONETAN SAN MAMESEN SARTZEKO BAZKIDE-KARNETA EZ DA BALIOGARRIA IZANGO, BERAZ, ZELAIAN SARTZEKO SARRERA HAUEN AURKEZPENA BEHARREZKOA IZANGO DA.

Bazkide bakoitzak, zelaiko edozein harmailetan egoteko zenbakitutako doako sarrera bat jasotzeko eskubidea izango du. Bestalde bazkide orok, gehienez eta agortu bitartean, ordaindutako beste bi sarrera erosteko aukera izango du.

Bazkideek, Athletic Club webgunearen bitartez, datorren ostegunetik (martxoak 21) hurrengo astelehenera arte (martxoak 25) bost egunez jarraian sarrerak eskuratzeko ahalmena izango dute, eta martxoaren 28tik 30era arte. Martxoaren 30, larunbata, eta partidaren egunean bertan, sarrerak San Mameseko txarteldegian egongo dira eskuragarri.

Bide batez, Fundazioaren Club Athletic txartelen jabeek eta Gazte Abonodunek, partidarako sarrera bana doan eskuratzeko martxoaren 26an, San Mameseko txarteldegietan eskuratu beharko dituzte.

Gainontzeko zale zuri-gorri guztiek, martxoaren 28tik partida hasi bitartean, sarrerak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango dituzte.

Egutegia

Martxoak 21etik 25era: Bazkideentzako soilik webgunearen bitartez. Ostegunean, goizeko 10:30etik martxoak 25eko (astelehena) 18:00ak arte, www.athletic-club.eus webgunearen sarreren salmenta estekan.

Martxoak 26: Gazte Abono eta Club Athletic zaleek San Mameseko txarteldegietan. 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00ra.

Martxoak 28tik 30era: Bazkide eta zale guztiak webgunearen bitartez. Martxoaren 28ko 10:30etik martxoaren 30eko 18:00ak arte.

Martxoak 30 eta 31: Bazkide eta zaleak txarteldegietan: Martxoaren 30ean 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00ra. Martxoaren 31n (partida eguna) 10:30etik aurrera.

Sarreren salneurria:
10€: Beheko Harmaila Nagusia eta Ekialdeko Beheko Harmaila (lekuak: 11.961)
5€: Ipar eta Hego Harmailak (goiko eta beheko harmailak), Goiko Harmaila Nagusia eta Goiko Ekialde Harmaila. (lekuak: 36.889)
3€: 18 urte azpikoak