undefined

Athletic Club 1 RCD Espanyol 2: baloiak sartu nahi ez duenean …

Athletic Club 1 RCD Espanyol 2: baloiak sartu nahi ez duenean …

Athletic Clubek 1-2 galdu du RCD Espanyolen aurka.Kataluniarrek puntuak eskuratu dituzte Lezaman, Torrodà eta Del…

Athletic Clubek 1-2 galdu du RCD Espanyolen aurka.Kataluniarrek puntuak eskuratu dituzte Lezaman, Torrodà eta Del Estalen golekin, eta zuri-gorrien gola bere atean sartu du Palomak.

Lehen zatian, gol aukerak eskasak izan dira, Athleticek norgehiagokaren pisua eraman du, baina RCD Espanyolek ez die aukerarik eman zuri-gorriei Mimiren atean arriskuz heltzeko. Gol aukerarik argiena 28. minutuan heldu da Damarisek sekulako pasea eman dio L.Garciari, baina atezaina adi ibili da arriskua urruntzeko.

Bigarren zatian, Torrodàk falta jaurtiketa bat aprobetxatu du bisitariak aurreratzeko. Nekanek berdinketa lortzeko aukera paregabea izan du, baina Mimik ez du huts egin aurrelari zuri-gorriaren oinetan. Amaierarako 4 minuturen faltan, partida erabakita utzi du Del Estalek. Luzapenean, Cirauquik eskuinetik erdiratu du eta L. Garcia edo Martak gola egiteko aukeraren aurrean, Palomak bere atean sartu du esferikoa.