undefined

Première-a San Mamesen

Première-a San Mamesen

Gau egin da, San Mameseko eraztunaren Ipar Aretoan, “48.121: historia de un récord en San Mamés” dokumentalaren estreinaldia.

Gau egin da, San Mameseko eraztunaren Ipar Aretoan, “48.121: historia de un récord en San Mamés” dokumentalaren estreinaldia. Bertan, besteak beste, emakumezkoen Athletic Clubeko jokalari ohi eta egungo lehen taldeko kide ugari, Klubeko eta erakundeetako ordezkaritza zabala egon da. Erakundeetako agintarien artean, azpimarratu, Oihane Agirregoitia, Yolanda Diez, Luis Mari Elustondo, Teresa Laespada, Beatriz Marcos, Itziar Urtasun edota Carmen Muñoz izan direla gaur gurean.

Nerea Onaindia, Iraia Iturregi, Eli Ibarra eta Arrate Orueta legendazko jokalari ohien testigantzak oinarri hartuta emakumezkoen Athletic Clubaren historia kontatzen duen filma honek, joan den urtarrilak 30eko errekorra aztertzen du. Première-rako aretoa bete duen jendarteak zirrara haundiz ikusi du “48.121: historia de un récord en San Mamés” dokumentala, bereziki lehen urratsak eman zituzten gure jokalari zuri-gorriek edota egungo lehen taldeko futbolari zein teknikariek.

Emanaldiaren ostean, Aitor Elizegi presidenteak, Joseba Agirre entrenatzaileak, Ainhoa Tirapu kapitainak eta Juan Luis Fuentes kirol zuzendariak dokumentalaren protagonistei besoko bana oparitu die Athletic Clubean egindako ibilbide bikainaren oroigarri gisa. Ekitaldiaren ostean zine-forum bat antolatu da non besteak beste (igandean 13:00tan) lehen taldeak berriro San Mamesera jokatuko duen partida aztertu den. Aipatu, Athletic Club – Levante norgehiagokaren diru-bilketa osoa, Klubak Bizkaia osoan dituen hitzartutako taldeen artean banatuko dela. Sarrerak erosteko, sartu esteka honetan. https://t.co/U45ICiuymE?utm_source=athletic-club.eus&utm_medium=referral&utm_campaign=actualidad-athletic-club&utm_content=premiere-a-san-mamesen