
Getafe CF-Athletic Club, sarrerak hartzeko epeak
Getafe CF-Athletic Club, sarrerak hartzeko epeak
Getafe CF taldearen aurkako partidarako sarrerak erostekoinskripzio-epea amaitu eta gero, apuntatu diren pertsonakguztiek euren sarrera erosi ahal izango dute.
Getafe FC taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea amaitu eta gero, apuntatu diren pertsonak guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta bazkide onuradunaren txartel originalak aurkeztu.
Bazkideek eta publikoak, ostegunean, apirilak 4, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.
Sarreren prezioa 35 eurotakoa da.
Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.
Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.
