undefined

Omenaldia soropilean Bizkaiko hitzartutako 34 emakumezkoen taldeei

Omenaldia soropilean Bizkaiko hitzartutako 34 emakumezkoen taldeei

Joan den asteazkenean, Kopako kanporaketan emakumezkoen taldeak San Mamesen bildutako jendetzaren inguruan egindako dokumentalaren azken…

Joan den asteazkenean, Kopako kanporaketan emakumezkoen taldeak San Mamesen bildutako jendetzaren inguruan egindako dokumentalaren azken sekuentzian zelaiaren irudiaren ostean, bertaratu zirenek emozioak partekatzen zituzten unean, argiak pizten hasi ziren zirrarak sortutako negar malkoak filmaren kreditu tituluekin nahasten ziren bitartean.

Egun hartan Atletico Madrilen aurka batutako 48.121 bihotzek utzitako mezu argi bezain ozena, igande honetan eskenatoki berean bilduko dira berriz ere. Athletic Clubek jakin badaki ezin dela inolako abenturarik bizi. Klubak beti beharko du norbaiten laguntasuna elkarri eskua eman eta bidea gurutzatzeko. Eta emakumezkoen futbola etorkizunean hazteko eta finkatzeko behar den egitura sendoa osatzeko Bizkaiko eta inguruko gainontzeko taldeekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa da. Levanteren aurkako partidarako, emakumezkoen harrobiko hitzartutako 34 taldeetako mandatari zein haztegiko jokalariei egin zaie etortzeko gonbitea. Igandean beraz, tipatutako talde guzti hauetako ordezkari gazte bana, gure jokalariekin batera zelairatuko dira.

Aipatu, hainbat ekitaldi izango dituen partidaren atarikoan, Udane Ostolaza harri-jasotzaile gipuzkoarrak erakustaldia eskainiko duela. Palkoan berriz, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin batera, Oihane Agirregoitia eta Itziar Urtasun zinegotziak izango dira. Bizkaiko Foru Aldundiko Teresa Laespada eta Miguel Angel Gomez ez ezik Izaskun Landaida Emakundeko arduradun nagusia eta Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo kontseilariordea izango ditugu gurean. Bide batez, Athletic Lehoiaren Bihotza, Koikili, Beurko Berria, Paramesa, Huerta de Murcia eta Alfaro peñetako ordezkariak neurketa San Mameseko palkotik bertatik bertara ikusiko dute.