
Presentzia zuri-gorria apirilaren 10ean
Presentzia zuri-gorria apirilaren 10ean
Bihar, apirilaren 10ean, asteazkenean, presentzia zuri-gorria izango duten ekitaldi batzuk burutuko dira egunean zehar.
Bihar, apirilaren 10ean, asteazkenean, presentzia zuri-gorria izango duten ekitaldi batzuk burutuko dira egunean zehar:
Eguerdiko 14:00etan Leia Zarate eta Ane Azkona jokalariak Askartza Claret Ikastetxera joango dira ikasleekin hitz egitera.
Pixka bat beranduago, 15:30ean, Athletic Clubeko beste bi jokalari, Garazi Murua eta Ainhoa Alvarez, Leioako Nuestra Señora de las Mercedes Ikastetxean egongo dira ikasleekin berba egiten.
Arratsaldeko 18:00etan Itziar Villamandos batzakidea, Joxe Anjel Iribar Presidentetzaren albokoa eta Marta Unzue eta Maria Diaz Zirauki jokalariak Euskalduna Jauregian ospatuko den ASPARBIren 25. urteurrenean egongo dira.
Eguna amaitzeko, 19:30ean Pedro Aurtenetxe Peñaren inaugurazio ofiziala izango da haien egoitzan, Ledesma kaleko 8 zenbakian, Bilbon. Gizonezkoen zein emakumezkoen lehen taldeetako jokalariak, Iker Muniain, Dani Garcia, Nekane Diez eta Marta Perea, egongo dira ekitaldian. Hauekin batera, Jose Maria Argoitia eta Carlos Gurpegi jokalari ohiak bertaratuko dira.
Bestalde atzo, hilaren 8an, Jose Maria Argoitia, Athletic Clubeko jokalari ohia, Bizkaia Frontoian egon zen Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaia Kirol Sariak 2019 ekitaldian.
