

Santiago Bernabeu baino eskenatoki hoberik ez dago Europarako aukerak sendotu eta finkatzeko. Madrilen taldeari laguntasuna bertatik bertara emateko denontzako sarrerarik ez badago ere, abagune aparta da eta zaleok urrutitik eztarriak urratuko ditugu taldea bultzatzeko. Valentziar erkidegoko zaleek, esate baterako, beraien harri-koskorra ekarriko dute Murtzia eta Gaztela-Mantxako zuri-gorrien laguntasunarekin. Igande honetan, berpizkunde egunean, hitzordua dute Alacanteko Emilio Alvarez biribilgunean. Bertan, partaide guztiei harrera beroa egin ostean Bar Sanchon duten egoitzan bapo bazkalduko dute, azkenburukoekin batera Real Madrilen aurkako norgehiagoka ikusteko. Zuzendaritza Batzako Begoña Castaño izango da ekitaldi honetan Klubaren ordezkaria.
Momentuz, Alacanten egingo den elkarretaratzea honetarako hogei bat peñek izena eman dute, eta kopurua gorantz doa.
Los Txupones
Peña Amigos del Athletic el Salinero
Peña San Miguel de Salinas
Peña Karajo de Villena
Peña Noveldense
Peña Benejuzar
Peña Crevillent
Peña Villenera
Peña Madriguerense 66
Peña J.M Argoitia de Almansa
Peña San Mamés 1898-98 de Callosa
Peña El Chopo de Aspe
Peña Huerta de Murcia
Peña Vall
Peña Alcoy
Peña Orelluts
Peña Gainza de Minglanilla
Peña Bilbaina de Archena
Peña la Vila
Halaber, Athletic Clubeko ordezkaritza batek bilera bat izango du igandean, apirilaren 21ean, 12:30ean, Madrilen, Euskal Etxea Peñarekin.



AC Museoaren produktu sorta berria
Kluba
Gozatu gure Athletic Club Museoarentzat esklusiboki diseinatutako objektu artistiko jasangarrien katalogoaz


San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
Kluba
Athletic Clubek obra zibilari eta instalazioei dagozkien lanak esleitzeko izapideak hasi ditu, bai eta eskailera mekanikoen fabrikazioari, hornidurari, instalazioari eta mantentze-lanei dagozkienak ere


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Batzarra: bozketen emaitzak
Kluba
Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak


Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Kluba
Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran


Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Kluba
347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira


Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Kluba
Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda


Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kluba
Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa