undefined

Real Valladolid – Athletic Club partidarako sarrerak

Real Valladolid – Athletic Club partidarako sarrerak

Real Valladolid-ek sarrerak eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko.

Real Valladolid-ek sarrerak eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko.

Partida hori ikusteko dauden 1.500 sarreretakoren bat erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke apirilaren 23tik, asteartea, 10:00etatik, apirilaren 26ra arte, ostirala, 10:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa apirilaren 26an, ostiralean, 12:00tan egingo litzateke.

Sarreren prezioa 45 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.