undefined

Malin Moström, San Mameseko palkoaren buru

Malin Moström, San Mameseko palkoaren buru

Malin Moström, lehen One Club Woman Award sariduna, San Mameseko gonbidatu nagusia izango da larunbatean Alavesen aurka.

Malin Moström, lehen One Club Woman Award sariduna, San Mameseko gonbidatu nagusia izango da larunbatean Alavesen aurka. Bere familiarekin batera, Umeå IK taldeko jokalari ohiak talde gasteiztarraren aurkako partida zuzenean ikusiko du. Partidaren atsedenaldian, Moströmek Athletic Clubek eskaini dion saria jasoko du.

Jose Manuel Esnal ‘Mane’, Alaves zein Athleticeko entrenatzaile ohia bi taldeen historiaren bi une garrantzitsu bezain kontrajarrietan, San Mameseko palkora joango den beste izen ospetsua izango da. Jose Julian Lertxundi eta Ana Urquijo presidente ohiak eta Juan Antonio Virumbrales lehen bazkidea ere bertaratuko dira.

Era berean, Iñaki Diez eta Alberto Martin, Santutxu FC eta JD Somorrostro hitzartutako kluben aldetik, etorriko dira. Peñen ohiko ordezkaritzari dagokionez, hauexek izango ditugu gurean: Peña Athletic La Vall, Peña Athletic Vila-Real, Leones de Barcelona, Athletic Antón, Txalaparta, Los Iñakis, Zurrakapote eta Pedro Aurtenetxe.

Alavesen aurkako partidak alkateen derbi propioa ere izango du Juan Mari Aburto etxekoak Gorka Urtaran bisitariari harrera eginez. Bingen Zupiria eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzaren kontseilariak ere palkoan izango dira.

San Mameseko partidarekin larunbat honetan, lagunartekoak eta ofizialak zenbatuta, 105 partida dira Athletic Club eta Deportivo Alavesen artean jokatutakoak. 1924ko abenduan neurtu zituzten indarrak bi taldeek lehen aldiz (1-4koaz lehoien alde), Mendizorrotza inauguratu eta hilabete gutxi batzutara. Horixe izan zen babazorroen zelaian jokatu zen lehenengoa, eta hortik aurrera zelai hori bi taldeon arteko neurketa historikoen lekuko izan da.

Zuri-gorrien partido gogoangarria 1956ko apirilaren 16koa gogoratzen da. Egun hartan, Laligako azken-aurreko jardunaldian, Athleticek ia ziurtatu zuen Ligako seigarren titulua 0-3ko emaitzaz irabazita, hurrengo astean San Mamesen lorpena gauzatu zelarik.
Oroitzapen ona, hain biziak izan ez arren, “Vasco Navarro Garaikurra. Deportivo Alaveseko Urrezko ezteien” garaipena izan zen, 1974an, Real Sociedad eta Deportivo Alaves, finalerdietan eta finalean mendean hartu ondoren, hurrenez hurren.

Bitxikeria gisa, Alaves 1921ean sortu bazen ere, txapelketa hau 1974an jokatu zen. Beharbada Alaves sasoi horretan Bigarren Mailara igo zenez, garaikurra urte horretan ospatzea erabakiko zuten. Edo akaso aurreko urtean, 1973an, hain kutsu ona utzitako Athletic Clubeko 75. urteurrenaren ospakizunak izan zuen oihartzunagatik izango zen. Gaur presidentetza-palkoan bi urteurrenen objektuak ikus ditzakegu, Deportivo Alavesen Urrezko Ezteiena eta Athletic Clubeko Diamantezkoena.

Talde zuri-urdineko urteurrenekoa da arestian aipatutako txapelketaren finalean emandako banderatxoa. Zuri-gorrikoa da Gasteizeko klubak Athletic Clubi emandako oparia: bi lehoik Athleticeko ezkutua sostengatzen dute, bi elefante-boli letagin alboan jarrita. Orduan Juan Arregui zen Alaveseko presidentea, 1985ean Museoan dagoen lehoia oparitu zuena.