undefined

Geldikako baloietan Beñatek ez du parekorik

Geldikako baloietan Beñatek ez du parekorik

Liga txapelketan aritu eta hamar gol baino gehiago sartu dituzten jokalarien artean, %11.3-rekin Beñat Etxebarria da geldikako baloian batez besteko altuena duena.

Alavesen aurkako partidan zuri-gorriak falta jaurtiketa zuhur baten bitartez lortu zuen Athletic Clubaren gola. Ligan, falta jaurtiketa bidez sartzen duen hamaikagarren gol honi esker,
Ronaldinho eta Messi-ren aurretik txapelketa honetan asmatze portzentaje onena duen jokalarian bihurtu da.

Liga txapelketan aritu eta hamar gol baino gehiago sartu dituzten jokalarien artean, %11.3-rekin Beñat Etxebarria da geldikako baloian batez besteko altuena duena. Hurrengoa, FC Bartzelonako Leo Messi litzateke 8.9%-rekin, eta hirugarren postuan talde “blaugranako” jokalari izandako Ronaldinho legoke (%7.3). Larunbatean erdietsitako golari esker, Igorreztarrak jada zortzi gol sartu ditu Athletic Clubaren elastikoarekin falta jartiketen bidez.