undefined

Athletic Beti Oroimenean

Athletic Beti Oroimenean

Oroitzapen jardunaldi honetan Klubaren Museoa ikusi ostean San Mameseko tourra egin dute bertaratu direnek.

DomusVi egoitzako bederatzi adin handiko pertsonek, zentroaren zuzendariarekin batera, astearte honetan, Athletic Club Fundazioaren eta Athletic Clubeko Jokalari Ohien Elkartearen lankidetzarekin FEAV-ek (Futbolari beteranoen elkarteen Espainiako Federakundea) antolatutako oroitzapen tailerren edizio berri batean hartu dute parte.

Oroitzapen jardunaldi honetan Klubaren Museoa ikusi ostean San Mameseko tourra egin dute bertaratu direnek.

Adinekoen oroitzapen zaharrak Athletic Clubekin zerikusia duten bizipenak piztean azaleratzen dira, eta endekatze gaixotasunei aurre egiteko estimulu modura balio dute.

Adinekoekin terapia honetan laguntzaile izan direnen artean Jose Angel Iribar Athletic Clubeko Jokalari Ohien Elkartearen presidentea, FEAV-eko presidente den Juan Mari Zorriqueta, Pablo Otaolea, Juanjo Campa (masajista), Tzibi Juaristi eta Gontzal Suances azaldu dira, azken hau jokalari ohi eta Athletic Club Fundazioaren ordezkari lanetan.