undefined

Ez dugu sekula ahaztuko zuei eskerrak Championserako sailkatu ginela

Ez dugu sekula ahaztuko zuei eskerrak Championserako sailkatu ginela

Ander Iturraspek eta Mikel Ricok hutsune haundia uzten dute Athletic Clubean. Biek eraiki duten lehoi-hibilbidea…

Ander Iturraspek eta Mikel Ricok hutsune haundia uzten dute Athletic Clubean. Biek eraiki duten lehoi-hibilbidea miresgarria da benetan. Mikel eta Ander bide ezberdinetatik iritsi ziren gurera, eta elkarrekin berdegunean osatu zuten bikote itzelari esker San Mamesen historian bigarren aldiz (lehena zelai berrian) Champions-aren musika entzuteko aukera izan genuen.

Iturrasperen gorpuzkera amaitezinak, paseak diseinatzeko lepoa dotoretasunez tentetzen zuen jokalari hark, Marcelo Bielsaren atentzioa piztu zuen. Manchesterren egindako partida, gutxik lortu dezaketen balentria, ahaztezina da. Anderren jokoaren irakurketa Rosarioko entrenatzailea txunditu zuen, eta ondorioz, Javi Martinez atzeko lerrora mugitu zuen. Ernesto Valverdek, itzuleraren lehenengo denboraldian, Anderren statusari jarraipena eman zion, eta horri eskerrak taldeak Vallecasen Championserako txartelaren lorpena ospatu zuen.

Mikel Rico, Granadatik luxuzko gonbidatu modura iritsi zen taldera. Inurrien antzera, lan eskerga itzelari eta erakustaldi fisiko izugarriei esker Arrigorriagakoak, mota guztietako bost golekin gauzatu zuen bere lehenengo denboraldi bikaina. Ligako 34 partida gogoangarri jokatu zituen Mikel Ricok.