undefined

Madrid CFF 2 Athletic Club 0

Madrid CFF 2 Athletic Club 0

Athletic Clubek ezin izan du Liga amaitu garaipena batez, eta 2-0 galdu du Matapiñonera zelaian.

Athletic Clubek ezin izan du Liga amaitu garaipena batez, eta 2-0 galdu du Matapiñonera zelaian. Etxekoek garaipena behar zuten Lehen Mailan jarraitzeko eta Estelak bigarren zatian lortutako bi golei esker garaipena lortu dute.

Partidan zehar gol aukera gutxi egon dira, lehena madrildarrentzat izan da, baina V. Gimbertek baloia atera du atearen azpitik. Zuri-gorrien lehen aukera Nekanek izan du korner batean baina kanpora bidali du baloia. Anderek, bi geldiketa onekin, etxekoen gola saihestu du. Atsedenaldira heltzeko sei minuturen faltan, epaileak ez du ontzat eman Damarisen lortutako gola.

Bigarren zatian, Joseba Agirrek ezin izan du madrildarren ate aurrean arriskuz hurbildu eta Estelaren bi golek garaipena eman diote etxekoei.