undefined

Susaetak Athletic Club ekainaren 30ean utziko du

Susaetak Athletic Club ekainaren 30ean utziko du

Markel Susaetak Athletic Clubean bere ibilbidea amaitutzat jo du eta ez du datorren ekainaren 30an amaitzen den kontratua berrituko.

Markel Susaetak Athletic Clubean bere ibilbidea amaitutzat jo du eta ez du datorren ekainaren 30ean amaitzen den kontratua berrituko. 1997/98 denboraldian kumeen mailan Lezamara iritsi zen kapitain zuri-gorriak lehoiekin partida gehien jokatu dituen jokalaria da, 506 partida 12 denboralditan. Markel Susaetak joan den astean Athletic Clubari jakinarazi zion Klubak datorren denboraldian jarraitzeko mahai gainean jarritako proposamen berriari uko egiten ziola.

Athletic Clubek, europar txapelketetan partida gehien (75 neurketa, 8 Champions Leaguean) jokatu dituen jokalaria den Markel Susaetak bi hamarkadatan eskeinitako profesionaltasuna eta konpromisoa eskertu nahi ditu. Kapitainak 2015/16 denboraldiko Superkopa dauka bere palmares zuri-gorrian. Datozen egunetan Markel Susaetak prentsa agerraldia egingo du.