undefined

Asteburua gaztelako peñen bihotzean

Asteburua gaztelako peñen bihotzean

Aintzina trenbide-lotune garrantzitsuenetarikoa zen Venta de Baños atzean utzi zuen AVE tren moderno eta azkarrak, eta bidegurutze nabarmena izandakoak garai bateko indar komertziala betirako galdu zuen.

Aintzina trenbide-lotune garrantzitsuenetarikoa zen Venta de Baños atzean utzi zuen AVE tren moderno eta azkarrak, eta bidegurutze nabarmena izandakoak garai bateko indar komertziala betirako galdu zuen. Garai berriek inolaz ere aldatu ez duten gauza bakarrenetariko bat palentziako herri honek Athletic CLubarekiko duen sentimendu indartsua da, eta nortasun zuri-gorri suntsiezin horren adibide garbia da 1997. urtean martxan jarritako Peña Venteña. Valladolidera bidean, Aitor Elizegi presidenteak, Itziar Villamandos batzar kideak eta Manolo Delgadok osatu zuten bertan geldialditxoa egin zuen Klubeko ordezkaritza. Une gogoangarriak benetan bertakoekin bizi izandakoak eta baita ere bertara hurbildu ziren Paredes de Navako peña-kideekin.

Hiriburuan, Palentzian alegia, Peña Palentinakoan zeuden zain. Peña honetako zuzendaritzak urteetan egindako esfortzu ikaragarri esker azken denboraldietan usadio zuri-gorri sakona duen hiri batean Athleticekiko zaletasuna izugarri berreskuratu da. Sakabantuta eta bananduta zegoen sentimendu zuri-gorri hura, egun osasuntsu dago eta 145 kide baino gehiagok Ipar zonaldean dagoen peñarik garrantzitsuenean bihurtu dute. Alfonso Polanco, hiriko alkate jaunarekin, ekitaldira etorritako hainbat komunikabideekin eta Guardo edo Leondik etorritako makina bat Athletic-zalerekin batera gure ereserkiaren doinua eskualde guztian zehar entzun zen, Palentzia ere zuri-gorria dela argi utziz.

Valladoliden Downing Street-eko Peña Catedral zegoen zain. Bezperan, erdialdeko pub irlandarrak Pucelara hurbildu ziren ‘txangozale’ zuri-gorri guztientzat kanpamentu nagusiaren itxura hartu zuen, jai giroa eta kolorearekin lagunduz. Igandean, Medina del Campon amaiera heldu zen Begoña Castaño eta Maria Tato batzordekideekin ere bai. Dueroko usain gozoa, Arevalo edota Segovia hiriburutik heldutako peña-zale gehiagorekin areagotu zen, baita Antonio Ventero eta Dani El Escorial eta Julian Olivares de Jesus el Txapelarekin ere, Peñen Federazioaren baitan nabaritzen diren erdiguneko bi delegatuak.